t. 943 100 361

Zerbitzuak

Hastapena

Berriki gertatutako krisi ekonomikoak, geroz eta premiazkoagoak diren laneko eta gizarteko eskakizunak eta egunerokotasunak, gure ongizatea kaltetzen duen bizimodu estresagarria izatera eramaten gaituzte. Zientziak nabarmentzen duenez, mindfulness-a praktikatzea osasunerako oso onuragarria da, tresna oso ahalmentsua baita antsietatea eta estresa murrizteko eta norbera eta besteekiko harremanak hobetzeko.

Zein ekarpen ditu?

Mindfulness-ak bizimodu aldaketa bat aurrera eraman eta ongizatea eta osasun orokorra hobetzera bultza gaitzake:

  • Antsietatea eta estresa murrizten du.
  • Inmunitate-sistema hobetzen du.
  • Errumiazioa edo pentsamenduen etengabekotasuna geldiarazi eta moteltzen du: pentsamendu kopuru gutxiago.
  • Zailtasun eta gaixotasunei lasaitasunez aurre egitea ahalbidetzen du.
  • Gorputz-kontzientzia areagotzen du.
  • Norberak bere burua ezagutzeko eta noberaganako lotura gaitasuna hobetzen ditu.
  • Poztasuna areagotzen da, gogo-aldartea hobetzen da.
  • Norberaganako konfiantza areagotzen da:
    norbera eta besteekiko lotura handiagoa.
  • Entzuteko gaitasuna eta enpatia hobetzen ditu, harremanak gertatzen diren edozein inguruneetan, lanean, familian,...
  • Aldaketa konstanteaz jabetzea ahalbidetzen du (pentsamenduak, emozioak, sentsazioak, joan etorrian)

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361